Zerbitzuak

Finka Administratzaileen

Surbisak eraikinak birgaitzen laguntzen die jabeen erkidegoei, prozesuko fase guztietan eta eskura dituen bitarteko guztiekin. Hori dela eta, funtsezkoa da finken administrazioko profesionalekin harremanetan egotea.

Sektore guztien arteko osagarritasuna hobetzeko, Surbisak lankidetza-hitzarmena sinatu du Finka Administratzaileen Elkargoarekin. Haren bidez, Bilboko eraikinak birgaitzeko lanak sustatu eta erraztu egiten ditu.

Horrez gain, Finka Administratzaileen Poltsa berritu da, zailtasunak dituzten jabeen erkidegoei haien komunitateak kudeatzen laguntzeko, gatazkak era baketsuan bideratzen eta bitartekaritzan trebatutako profesionalen bidez. Horien zerbitzuak ordaintzeko dirulaguntzak ematen ditu Surbisak.