SURBISA

Sariak

Berregokipenari sariak

SURBISA 1985ean eratu zenetik, Berregokitzeari Sarien lehenengo deialdia 1988an egin zen, bi urtean behin egiteko asmoz.

SURBISA sariak lau modalitatetarako deitzen dira Elkarte honek dituen jarduketa eremuetako bakoitzerako (Alde Zaharra eta Bilbo Zaharra):

  • Ekipamendu-eraikin onena
  • Egoitza-eraikin onena
  • Etxebizitza birgaitu onena
  • Merkataritza lokal birgaitu onena

Batez ere, obraren kostu-kalitate erlazioa baloratzen da, ezaugarri estetikoak eta, aurretik zeukan bizigarritasun mailari begiratuta, lortutako emaitza ere bai. Horretarako, epaimahaia dago eta Sozietate Ordezkaritza batek eta Berregokitze Lanetako Profesionalek osatzen dute: Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Arkitekto Teknikoak, Dekoratzaileak eta Bizkaiko Eraikitzaileak.

Modalitate bakoitzean sarituak Obraren Sustatzailea, Teknikoa eta Eraikitzailea izaten dira eta Luis Gueilburt-en eskultura bat eta diploma oroigarria bat jasotzen dute.