Hauek dira Surbisaren jarduera-eremuak: Gurutze auzoa, Zazpilanda multzoa, Trenbideetako Langileen auzoa, Olabeaga, Irala eta Iralako hirigune historikoa osatzen duten eremu degradatuak, eta Zazpikaleak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala.
2021ean, Surbisak San Inaziora zabaldu zuen bere jarduera-eremua (obra sindikaleko blokeak), igogailuak jartzen laguntzeko, eta 2023an, Uribarrira eta Uretamendira zabaldu dira jarduera-eremuak.
Era berean, Surbisak Bilbo osorako beste laguntza-programa batzuk kudeatzen ditu etxebizitza-eraikinen eta etxebizitzen energia-eraginkortasuneko obretarako, hala nola Next Generation funtsen laguntza ekonomikoak eta A+ lerro berdearen laguntza ekonomikoak.
Gure jarduera eremu bakoitzean zein den jakiteko sakatu hemen.
ALDE ZAHARRA / GURUTZE AUZOA
BILBAO ZAHARRA / TRENBIDEETAKO AUZOA
OLABEAGA