Obra baimena tramitatzea

Prozedura erkideko lizentziak

Zelako obretarako?

Proiektua behar duten obretarako, esaterako:

  • Eraikinen osoko birgaitzeak.
  • Eraikinen elementu komunen (fatxadak, estaldurak, igogailuak jartzea…) birgaitze orokorra.
  • Birbanaketa egiten deneko etxebizitza eraberritzeak.
  • Lokalen eraberritze osoak, e.a.

Non jasoko dut informazioa?

SURBISAn

Non eskatzen da?

Udaletxeko Erregistro Nagusiaren bidez edo Barrutietako Erregistroen bidez.

Zein dokumentazio behar da?

Betekizunak:

  • Eskaria beteta.
  • Proiektu Teknikoa (egurrezko egitura duten eraikinetako etxebizitzak eraberritzeko lanetarako, beharrezkoa izango da teknikari batek, obrak irauten duen bitartean, egiturari buruzko txosten bat egitea).

Nola eta noiz lortuko dut baimena?

Baimena postaz jasotzen da, lizentzia eskatzen denetik hilabete-edo igarota, interesatuak jakinarazpenetarako adierazitako helbidean.

Beste datu interesgarri batzuk

SURBISAk eraikuntza TASA eta ZERGA ordaintzeko INPRIMAKIAK idazten dizkizu, dagokion banku-entitatean ordaindu ahal izateko.