SURBISAren Programak

Oztopoak Kentzeko (Igogailuak) eta Egiturak konpontzeko dirulaguntzak

Deialdi honen xedea da bizitegi eraikinei eragiten dieten arkitektura-oztopoak kentzeko lanak finantzatzeko diru-laguntzak ematea: eraikinaren barreneko elementu komunetan daudenean, atari ondo-ondoan dauden kanpoko oztopoak direnean (maila edo eskailerak, adibidez) eta igogailurik ez badu igogailua jartzeko direnean.

Halaber, honako jarduketa hauek finantzatzeko diru-laguntzak ematea:

  • 1. mota.- Egiturazko eraberritzeak: bizitegi erabilera duten eraikinei lotutako egiturazko elementuak konpontzeko lanen egikaritzea.
  • 2. mota.- Termitek eta beste intsektu batzuek kaltetutako eraikinak: Eraikinari eta inguruko elementuei eragiten dieten termita eta beste intsektu batzuen plagak desagerrarazteko lanak.