Lege oharra

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko xedez, honakoa jakinarazten dizugu:

  • www.surbisa.eus domeinua Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartearena da. Webgunea erabiltzailearen esku dago Bilboko hiriari buruzko, hala nola, udal erakundearen zerbitzu eta kudeaketari buruzko informazio orokorra emateko.
  • Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartea (aurrerantzean SURBISA),  A-48164339 zenbakidun IZK duen sozietatea da, eta informazio honi dagokionez, Bilboko (kode postala 48.005, Espainia) Erronda kaleko 6. zenbakian du helbidea. Hona hemen beste datu batzuk:

Telefonoa: +34 944 159 955
Posta elektronikoa: surbisa@surb.bilbao.net

Webgune honetan ageri den ikur, marka, izen komertzial, eduki (testu, grafiko, irudi, argazki, software, link eta bestelako ikus-entzunezko edukiak), egitura, diseinua eta elementuak edo bestelako informazioa aurkezteko moduak SURBISAren jabetzakoak dira; eta jabetza industrial eta intelektualaren eskubideek babestuta daude.

Erabiltzaileak debekatuta dauka aurreko zatian adierazitako edukiok erreproduzitzea, aldatzea, zabaltzea, jendaurrean aurkeztea, eta, oro har, bestelako edozein modutan elementuok ustiatzea aldez aurretik SURBISAren onarpenik gabe. Webgune honetako edukiak inprimatu edo deskargatu daitezke erabilera pertsonal eta pribaturako baldin bada soilik.

Udal erakunde honekin lotutako Interneteko bestelako informazio iturrietara heldu ahal izateko, webgune honetan erabiltzaileak bestelako webgune independenteetarako loturak aurkituko ditu, eta horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak eurei dagozkie. Nolanahi ere, SURBISAk ez du bere gain hartzen lotura horietara egindako konexioetatik eragindako ondorioen erantzukizuna. Era berean, beste gune batzuetatik SURBISArako webgunera egindako loturek erakundearen baimena behar dute eta udal jabetzakoa den eskubide intelektuala errespetatu beharko dute.

Erabiltzaileak ezingo ditu instalatuta egon daitezkeen segurtasun babes-sistemak kendu, aldatu, ekidin edo manipulatu; hain zuzen, beroriek kentzeak webgunea edo edukiak kaltetu ditzakeenean.
SURBISA ez da erantzulea izango hirugarrenek webgune honetan dagoen informazioa edo loturak desegoki erabiltzen badituzte, ez eta bestelako pertsona fisiko edo juridikoek emandako eduki edota informazioa eguneratuz gero ere.

Webgune honen bidez zabaldutako edukiek informatzea dute helburu; hori dela eta, horiek erabiltzaileak egin dezakeen erabilera eta erabilera horretatik eragin daitezkeen ondorioak edota kalteak erabiltzailearen erantzukizunekoak dira.

SURBISAk ez ditu bere gain hartuko loturen (links), aurkibideen eta bilatzaileen erabileraren ondorioz eragindako kalteak; horiek erabiltzaileari erraztu egiten diote beste batzuen jabegokoak diren eta eurek kudeatzen dituzten webguneetara sartzea; hala nola, ez du bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek eragindako kalteak erabiltzaileen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edota artxiboetan.

SURBISAk eskubidea izango du legezko neurriak hartzeko hirugarrenek bere wwebguneko edukiak desegoki erabiltzen badituzte.