Obra baimena tramitatzea

Jardueraren aldez aurretiko jakinarazpena

Jardueraren aldez aurretiko jakinarazpena

Zer da?

Merkataritza, lanbide edo industria arloko establezimendua zabaldu edo martxan jartzearen gaineko jakinarazpena da, adierazpen arduratsu baten bitartez egiten dena (inprimaki eredua eta dokumentazio osagarria). Berdin dio aldez aurretik lanak egin edo egin ez izatea.

Non jaso dezaket informazioa?

Hirigintza Sailean – Lizentzien Sailatalean – Tel: 94.420.43.07

Non aurkeztu behar dut?

  • Herritarrentzako Arretarako B ulegoan / Erregistro Orokorrean.
  • Barrutiko Udal Bulegoetan..

Zein dokumentazio aurkeztu behar dut?

  • Behar bezala betetako instantzia eredua (Jardueraren aldez aurretiko jakinarazpena).
  • Jarduera motaren arabera b eharrezkoa den dokumentazio osagarria.

Epea

Dokumentazioa aurkeztuta, establezimendua martxan jarri edo irekitzeko baimena eskuratzen da.

Alde Zaharrean zirkulatzeko baimena

Zein motatako baimena da?

Alde Zaharrean kamioiak sartzeko, BALIZKOAK:

  • 3,5 Tn TARA arte: Alde Zaharreko oinezkoen eremuan sartzea libre da (8:00etatik 11:00etara)
  • 12 Tn TARA arte: Zirkulazio baimena.
  • > 12 Tn TARA: Zirkulaziorako baimen berezia, aurretik SURBISAren txostena izanda.

Non emango didate informazioa?

Bilboko Udalaren Zirkulazio Sailean (Ernesto Erkorekaren Plaza, 12 – San Agustin Eraikina, 2.B- Tfn.: 944204255/54/52).

Non eskatzen da?

Udaleko Erregistro Nagusiaren bitartez.

Airea girotzeko edota aireztatzekok gailuetarako ingurugiro-baimena

Zer da?

Lokaletan airea girotzeko edo aireztatzeko gailuak instalatu, ordezkatu, moldatu edota berritu ahal izateko ezinbesteko baimena da. Eraiken osoari dagozkion etxebizitza eta instalazioak ez dira kontuan hartzen.

Baimen hau EZINBESTEKOA da lokala egokitzeko lanak egin ahal izateko baimena bideratzeko.

Non jaso dezaket informazioa?

Ingurumen Sailatalean – Tel: 94.420.51.94

Non eskatu behar dut?

Ingurumen Sailatalean – Ernesto Erkorekaren Plaza 12 – San Agustin Eraikina 2.A.

Zein dokumentazio aurkeztu behar dut?

  • Norberaren datuak eta instalazioaren gaineko datu zehatzak jasotzen dituen instantzia eredua.
  • Ingurumen Sailatalak ezarritako baldintzen araberako instalazioaren memoria.

Epea

Berehalako ebazpena.