Zelako jarduketetarako?
Bide publikoa elementu lagungarriekin okupatzeko: ALDAMIOAK, KARGA-JASOGAILUAK, SILOAK, HESIAK, GARABIAK.
Non jasoko dut informazioa?
SURBISAn
Non eskatzen da?
SURBISAren bulegoetan.
Zein dokumentazio behar da?
Betekizunak:
- Obra lizentziaren kopia.
- Instalatzekoa den elementuaren arabera, dagokion dokumentazio teknikoa eta eskatzailearen NAN edo IFK.
- Bidea okupatzen bada, BIDERAGARRITASUNeko aldeko txostena
Nola eta noiz lortuko dut baimena?
Eskaera egin eta egun bateko epean jasotzen da baimena. (Epe hori luzeagoa izango da aurretiko BIDERAGARRITASUNeko txostena behar baldin bada.
Beste datu interesgarri batzuk
Udaleko Ogasun Sailak igortzen ditu bide publikoa okupatzen hasi eta amaitzen den bitarteko ordainagiriak. (Interesatuak Ekonomia eta Ogasun Sailean jakinarazi beharko du instalazioa kendu dela).