Zerbitzuak

Erabakiak zure komunitatean

Eraikina berregokitzeko lanak gauzatzeko ezinbestekoak diren hitzarmenak lortzen lagunduko dizu Surbisak, hala nola:

  • Jabekideen batzordeak antolatzen lagunduko dizugu.
  • Hitzarmen bakoitza burutzeko beharrezkoak diren gehiengoei eta Jabetza Horizontalaren Legean xedatzen diren bestelako baldintzei buruzko orientabidea eskaintzen dizugu.
  • Gure bulegoetan bilerak antolatzeko aukera eskaintzen dizugu eta nork bere laguntza espezifikoa ez duen kasuetan (finken administratzailea, eta abar) gure langile tekniko, juridiko edota sozialen zerbitzuak eskaintzen ditugu.
  • Zaurgarritasun egoeran dauden pertsona orori laguntza eskaintzen diegu, eraikina berregokitze prozesua ekonomikoki jasangarria eta bideragarria izan dadin.
  • Berregokitze prozesua errazten dugu, Erkidegoari izapideen murrizketa, zentralizazioa eta koherentzia lortzeko baliabideak, laguntza eta informazioa hurbilduz.
  • Zure Erkidegoan bizikidetza sustatzen dugu.

Zure erkidegoarentzat interesgarri izan daitezkeen estekak.

Bizilagun: www.euskadi.net/bizilagun

Zure eraikina berregokitzeko prozesua bertan bizi diren pertsona guztientzako ekonomikoki jasangarri eta bideragarria izan dadin, ekonomikoki ahulak diren egoerak edo kudeaketa zailtasunak dituzten egoerak antzematen saiatzen gara, eraikin eta etxebizitzetara bisita teknikoak eginez, laguntzen espedientea bideratu bitartean auzokideekin zuzeneko harremana izanez eta finken administratzaile edo ordezkariek helarazten diguten informazioa baliatuz.

Ahultasun egoera horiek antzeman ondoren, onartutako berregokitzeko laguntzen osagarri izango diren bestelako finantzaketa irtenbideak bilatzen ditugu, baliabide ekonomiko eskasak dituzten eta normalizatutako finantza merkatutik baztertuta dauden pertsonek lanok ordaindu ahal izateko (senitartea, mikro-kredituak, gizarte larrialdietarako laguntzak, ordainketa modu negoziatuak, egiaztagiri partzial bidezko laguntzak aurreratzea, eta abar).

Halaber, diru-laguntza espezifikoak ere eskaintzen ditugu beharra duten edo zaurgarritasun egoeran dauden familientzako, hau da, diru-sarrera gutxien daukaten familientzat besteak beste.

Surbisak pertsona hauen eskura jartzen du gizarte langile baten laguntza, baita beste instituzio eta gizarte eragileekin lankidetzatik sortutako baliabideak ere:

  • Gizarte Ekintza Sailarekin elkarlana, muturreko beharrizan egoerei aurre egiteko.
  • Udal Etxebizitza erakundearekin Lankidetzarako Protokoloa, bizi diren eraikinean erreforma osoa egingo den kasuetan familiei behin-behineko ostatua emateko.
  • Bizkaiko Cáritas erakundeak, Barriztu Programaren alorrean, esku hartzen du diru-sarrera eskasak izateagatik menpekotasun egoeran bizi diren pertsonen bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzetan.
  • BBK Solidarioarekin 2004 urtetiko lankidetza hitzarmena, baliabide eskasak dituzten eta profil jakin bati egokitzen zaizkien pertsonek mikro-kreditu bat eskuratu ahal izateko.
  • abekideen erkidegoan bertan zein honen eta berregokitze prozesuan parte hartzen duten eragileen arteko (langile teknikoak, enpresa eraikitzaileak, eta abarrak) gertakari eta gatazkak bideratzeko bitartekaritza eta komunikazioa erraztea, ezberdintasunen gaineko elkarrizketa eta kudeaketa baketsua eskaintzen dugu, azken emaitza egoki eta harmonikoa lortzeko.
  • 20 finka-administratzaileri gatazkak era baketsuan konpontzeko oinarrizko prestakuntza eta JHLaren sustapena, gizalegezkoak ez diren egintzei dagokienean.
  • Diru-laguntzen lerroa, finka-administratzaileak kontratatzeko (aurretik prestakuntza jasotakoak), ordura arte halakorik ez duten eta eraikinean lanak burutu behar dituzten finketan.
  • Bilbo Zaharreko jabekideen erkidegoetan bizikidetza arazoei aurre egiteko, Gatazken Kudeaketarako taldean parte hartzea, bestelako udal sail batzuekin batera (Hiritarren Segurtasuna, Gizarte Ekintza, Herritartasuna, Bizikidetzaren Behatokia).