Zerbitzuak

Ezagutu ezazu zure eraikinaren egoera

Zure eraikinaren egoera zein den jakin nahi baduzu kontsulta ezazu hemen: surbisa@surb.bilbao.eus

Surbisak zure eraikinaren diagnosi indibidualizatua eskaintzen dizu:

  • Zure zalantza guztiak argituko ditugu eta zure beharrizanei erantzuten ahaleginduko gara.
  • Galderarik baduzu, gure bulegoetan, telefonoz (944159955) edo e-mailez erantzungo dizugu. Edo, behar izanez gero, eskumena duten sail edo eragileengana bideratuko zaitugu.
  • Egoerak hala eskatzen badu, zure eraikin edo saltokira joango gara diagnosi indibidualizatua egiteko.
  • Hautemandako eraikuntza-arazoak hobetu eta konpontzeko dauden aukerei buruzko orientazioa emango dizugu.
  • Hautemandako birgaitze beharrak konpontzeko behar diren lanei ekiteko diru-laguntzei buruzko informazioa emango dizugu.

Bizitegi erabilera duten eraikinak, berrogeita hamar urtetik gorako antzinakotasuna dutenean, hamar urtean behin, teknikari bati eskatu behar diote eraikinaren kontserbazio egoera zehazteko ikuskapen bat egin dezan; gainera, hori nahitaezko betekizuna da birgaitze lanak finantzatzeko laguntza espedienteak tramitatzeko.

Surbisako Zerbitzu Teknikoek EITaren edukiari, egin beharreko lanen plangintzari eta jaso ditzakezun diru-laguntzei buruzko informazioa emango dizute.