Surbisak onartzen eta ematen dituen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira, Udal Osoko Bilkurak bere ardurapean utzi dizkion kudeaketa eremuetako bizitegi-eraikinak eta bertako etxebizitzak birgaitzea eta hobetzea sustatzeko eta euren iriste erraztasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko xedea dutenak.
Eremu horiek honako hauek dira: Gurutze Auzoko Area Degradatuak, Zazpilanda Etxaldea, Trenbideko Langileen Auzoa, Irala eta Iralako Eremu Historikoa, bai eta Zazpikaleetako Berregokipenerako Egitamu Berezian eta Bilbo Zaharraren Barne Eraberrikuntza eta Birgaikuntzarako Egitamu Berezian aplikatzekoak diren eremuak ere, San Frantzisko, Zabala eta Uretamendi Auzoa, 2. Barrutia-Uribarri; azken hori Oinarri Arautzaileen 5. Xedapen Gehigarrian aurreikusitako berezitasunekin.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat jaso ahal izango dute Surbisak kudeatutako lurralde-eremuko bizitegi-eraikinek, etxebizitzek eta lokalek euren higiezinak birgaitu eta honako lanetakoren bat egin nahi dutenean:
Komunitate obretan aurkeztu beharreko dokumentazioa |
Komunitate obretan aurkeztu beharreko banakako dokumentazioa |
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak EAEko eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ematen ditu.
Birgaitzeko lanen ardura Surbisak duen eremuetan, hark bideratuko ditu laguntzak lortzeko espedienteak, leihatila bakar gisa.
Hau da, Surbisaren ardurapeko eremuan dauden etxebizitzek, lokalek eta jabekideen komunitateek, birgaitze-lanak egin nahi badituzte, Surbisara jo beharko dute Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzei buruzko informazioa eskatu eta dagokien eskabidea eta dokumentazioa aurkeztera.
Laguntza horiek eskatzeko epea etengabe dago zabalik.
Informazio gehiago jasotzeko, idatzi surbisa@surb.bilbao.eus helbidera edo kontsultatu http://www.etxebide.euskadi.eus webgunean.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak EAEko eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ematen ditu.
Birgaitzeko lanen ardura Surbisak duen eremuetan, hark bideratuko ditu laguntzak lortzeko espedienteak, leihatila bakar gisa.
Hau da, Surbisaren ardurapeko eremuan dauden etxebizitzek, lokalek eta jabekideen komunitateek, birgaitze-lanak egin nahi badituzte, Surbisara jo beharko dute Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzei buruzko informazioa eskatu eta dagokien eskabidea eta dokumentazioa aurkeztera.
Laguntza horiek eskatzeko epea etengabe dago zabalik.
Informazio gehiago jasotzeko, idatzi surbisa@surb.bilbao.eus helbidera edo kontsultatuhttp://www.etxebide.euskadi.eus webgunean
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza eta Merkataritza sailak merkataritza-lokalak berritzeko laguntzen deialdia egiten du aldian-aldian. Laguntzek beharrezko obra zibila ere hartzen dute barne, eta establezimendu eta urte bakoitzeko 12.000 €-koa izaten da gehieneko zenbatekoa.
Eusko Jaurlaritzako sail horrek berak beste laguntza batzuk ere ematen ditu, merkatarien elkarteentzat nagusiki, merkataritza dinamizatzeko bulegoetako langileak kontrata ditzaten.
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu www.euskadi.eus webgunean.
Bilbao Ekintzak, Bilboko Udaleko erakunde publikoak, hainbat laguntza ditu Bilboko merkataritza- eta/edo enpresa-jarduera sustatzeko. Laguntza horien artean, honako hauek daude, labur-labur azalduta:
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu www.bilbao.eus webgunean.
Azken urteotan EEEk laguntza-deialdiak egin ditu. Ez itzultzeko dirulaguntzak dira, % 20rainokoak, inguratzaile termikoa (fatxadak eta teilatuak) birgaitzeko.
Laguntza horiek eskatzeko epea deialdi bakoitzean zehazten da.
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu www.eve.eus webgunean.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak laguntza-deialdiak egin ditu. Ez itzultzeko dirulaguntzak dira, kalifikatutako edo inbentariatutako eraikinak birgaitzeko.
Laguntza horiek eskatzeko epea deialdi bakoitzean zehazten da.
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu www.bizkaia.eus webgunean.
Bilboko egoitza-eraikinak birgaitu eta hobetzeko dirulaguntzak ematea arautzen duten 14. oinarri arautzaileak ezarritakoari jarraituz, Surbisak emandako dirulaguntzak argitaratzen dira:
2023an emandako diru laguntzak
2022an emandako diru laguntzak
2021ean emandako diru laguntzak
2020an emandako diru laguntzak
2019an emandako diru laguntzak
Jakinarazi nahi da 1.520.000 euroko zenbatekoaz zuzkitu dela, laguntzak emateko, 2024ko ekitaldiko aurrekontu-partiden kontura. Zenbateko hori Bilboko egoitza-eraikinak birgaitu eta hobetzeko dirulaguntzak emateari buruzko oinarri arautzaile BERRIetan aurreikusitako laguntzak emateko erabiliko da. Surbisako Administrazio Kontseiluak 2024ko ekitaldietarako onartu ditu oinarri horiek, eta webgune honetan argitaratu dira.
Bilbon, 2024ko otsailaren 6an.