Zer da?
Hirigintza aldetik garrantzi handirik ez duten lanak burutzeko beharrezkoa den jakinarazpena da, eta erantzukizunpeko adierazpena deritzon inprimakia aurkeztuz egiten da.
Zelako obretarako?
Beheko solairuan edo teilatupean kokatuta ez dauden etxebizitzetan, eta banaketa aldatzen ez denean, eta beti-ere, egurrezko eraikinak izanda, sukalde edo komuneko zoruari eragiten ez diotenean.
- Zoru, sabai, hormen akaberak
- Instalazioak
- Patioetako leihoak aldatzea
Jarduera gogaikarririk gabeko lokaletan, banaketa aldatzen ez denean, erabilera aldatzen ez denean eta azalera handitzen ez denean:
- Zoru, sabai eta hormen akaberak
- Idazkuna eta toldoa fatxadaren hutsarte barrenean
Babesik ez duen eraikinen elementu komunetan, inguratzailea aldatzen ez denean eta egiturari eragiten ez dionean:
- Fatxaden akaberak eta patioen zorua
- Teilaberritzea eta estalduraren inpermeabilizazioa
- Atari eta eskaileraren akaberak
Non jasoko dut informazioa?
SURBISAn.
Non galdetzen da?
- SURBISAn
- Bilboko Udalaren Herritarrei Laguntza bulegoa / Erregistro Nagusia
- Barrutietako bulegoak
Zein dokumentazio behar da?
- Ereduzko eskabide-orria beteta
- Obren aurrekontu xehakatua
- Lokala denean: banaketa krokisa eta fatxadaren argazkia.
Epea
Dokumentazio guztia aurkezteak berak ematen du obrei ekiteko ahalmena.