Obra baimena tramitatzea

Prozedura laburtuko lizentziak

Zelako obretarako?

Obra txikiak izanda, proiektua behar ez dutenetarako, esaterako:

  • Etxebizitzetan, sukaldea eta komuna txukuntzeko lanak.
  • Birbanaketarik gabeko etxebizitza eraberritzeak.
  • Eraikinen elementu komunetan, zati bateko obrak.
  • Lokalak txukuntzeko lanak, e.a.

Non jasoko dut informazioa?

SURBISAn

Non eskatzen da?

SURBISAk Erronda kaleko 6.ean dituen bulegoetan.

Zein dokumentazio behar da?

  • Gremioen aurrekontuak.
  • Oinplanoaren krokisa eta lokal edo etxebizitzaren sekzioa (kotak eta azalerak adierazita).
  • OHZren zenbaki finkoa (Surbisa).
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Fatxadaren argazkia (lokala denean).
  • Irekitzeko lizentzia (lokala denean).
  • Zerbitzu Profesionalak emateko kontratua, teknikariak sinatuta (egurrezko egitura duten eraikinetan sukalde edo komunen sabai edo lurra konpontzeko denean, horren berrikusketa egiteko).

Nola eta noiz lortuko dut baimena?

Eskaera egiten den egunean jasotzen da baimena, baldin-eta aurkezten den dokumentazioa osorik badago.

Beste datu interesgarri batzuk

SURBISAk eraikuntza TASA eta ZERGA ordaintzeko TS19 eta IC01 INPRIMAKIAK idazten dizkizu, dagokion banku entitatean ordaindu ahal izateko.