Salaketa Postontzia 2/2023 Legea

BILBOKO UDALAREN SURBISAKO BARNE INFORMAZIO-KANALA

 
  • Aplikatu beharreko araudia
    • 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.
 
  • Araudi honen helburua
    • Babes egokia ematea otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren egite edo ez-egiteetako bati buruzko informazioa ematen duten pertsona fisikoek jasan ditzaketen errepresalien aurrean.
    • Informazioaren kultura eta erakundeen integritate-azpiegiturak indartzea eta informazioaren edo komunikazioaren kultura sustatzea, interes publikoaren aurkako mehatxuei aurre hartzeko eta antzemateko mekanismo gisa.
 
  • Barruko informazio-sistema
    • Erakundearen gobernu-organoak ezarri du.
    • Besteak beste, sistemak Legearen 5. artikuluak ezarritako baldintza hauek betetzen ditu:
      • Legearen 3. artikuluan aipatzen diren pertsona guztiei aukera ematen die lege horren 2. artikuluan arautzen diren arau-hausteei buruzko informazioa jakinarazteko.
      • Modu seguruan diseinatu, ezarri eta kudeatu da, informatzailearen identitatearen eta egiten diren jarduketen konfidentzialtasuna eta datuen babesa bermatzeko.
      • Komunikazioak idatziz eta/edo ahoz aurkezteko aukera ematen du.
    • Sistema honetan integratuta daude:
      • BARRUKO INFORMAZIO-KANALA (informazioak jasotzeko postontzia). Sistemak komunikazio anonimoak aurkezteko eta ondoren izapidetzeko aukera ematen du.

Salaketak/informazioak aurkezteko bide hauek erabili ahal izango dira:

  • Kanal telematikoa: https://www.salaketaksurbisa.bilbao.eus
  • Posta arrunta: Ronda kalea, 6. 48005 Bilbao
  • Elkarrizketa pertsonala: Surbisako zuzendari nagusiarekin hitzordua eskatu behrko da aldez aurretik. Horretarako, 94 479 03 09 telefono-zenbakira deitu edo mezu bat bidali surbisa@surb.bilbao.eus
  • Telefonoz/Ahots-mezularitzaz: