Zerbitzuak

Igogailuak eta irisgarritasuna

SURBISAk bizitegi eraikinetan arkitektura oztopoak kentzea eta igogailuak instalatzea sustatzen du, pertsona guztien aukera berdintasuna bermatzeko. Horretarako, inguruneak baztertzaileak izan ez daitezen laguntzen du, hots, pertsonak, iriste erraztasun eta igogailu faltagatik, euren etxebizitzak uztera behartuta egon ez daitezen lan egiten du.

Horrela, zure esku jartzen ditu:

  • Diru-laguntzak
  • Igogailua kokatzeko krokisa.
  • Igogailua jartzeko, bide publikoa okupatu edo lokalen baten desjabetzea beharrezkoa denean, informazioa eskaintzen dizu.
  • Beharrezkoak diren gehiengo eta erabakiei buruzko informazioa.

Diru-laguntzak.

Bizitegi-eraikinetan igogailuak instalatzeko laguntza bereziak aitortzen dira: Bilbo osoan Eusko Jaurlaritzak emandakoak eta Surbisaren eremukoak.

Igogailuak kokatzeko krokisa.

Surbisaren eremuetan, Jabekideen Elkarteak eskatuta, eraikinean igogailuaren ahokadura eta kokapenari buruzko analisi teknikoak egiten dira. Horri esker, igogailua jartzeko lehenengo urratsak eman ahal dira, hala nola, aurrekontuak eskatu eta erabakiak hartzea.

Lokalen desjabetzea eta Bide publikoaren okupazioa

Bilbon, lokalen desjabetzea eta espazio publikoa okupatzea baimenduta dago, baldin-eta igogailua instalatzeko espazio horiek beharrezkoak badira.

Tramitazio hori Bilboko Udaleko Hiri Plangintza Sailaren bitartez egiten da.

Gehiengoak eta erabakiak.

Oro har, igogailua instalatzeko, jabeen gehiengoaren aldeko botoak beharko dira, hau da, partaidetza kuoten gehiengoa.

Baldin-eta gehiengo hori lortzen bada, Jabekideen Elkartea osatzen duten jabe guztiek, beheko solairuetakoak ere bai, nahitaez ordaindu beharko dute elementu komunetan duten partaidetzari dagokion kostua. Hori guztia, Estatutuek agindu dezaketenaren kaltetan izan gabe.

Surbisak zure esku jartzen ditu erabakiak hartzen eta horiek aurrera eramaten lagunduko dizuten erremintak.

Gainera, Fekoor-ek argitaratutako Iriste erraztasun gida kontsulta dezakezu hemen: www.fekoor.com