Obra baimena tramitatzea

Ohiko galderak

Zeintzuk dira Alde Zaharrean etxebizitza bat bereizteko betekizunak?

Eraikina kokatzen den eremuaren araberako gutxieneko azalera erabilgarri bat izatea (55m2 zazpikaleen inguruan eta 75 m2 Alde Zaharreko gainerako tokietan), hormek kalera edo kantoira ematen duten arauzko gela bi izatea eta Zazpi Kaleetako Plan Berezian, Hiri Antolaketarako Plan Orokorra eta Eusko Jaurlaritzaren 80/2022 Dekretuan adierazitako arauzko higiene- eta osasun-baldintzak betetzea.

Teilatondo edo kamaina bat etxebizitza independente egin daiteke Alde Zaharrean?

Ez.

Zelan erabil daiteke bizitzeko kamaina edo ganbara bat Alde Zaharrean?

Azalera hori beheko solairuko etxebizitzarekin lotuz, baldin eta espazio horrek arauzko bizigarritasun-baldintzak betetzen baditu, Eusko Jaurlaritzaren 80/2022 Dekretuaren arabera.

Noiz berregokitu daiteke teilatupe bat etxebizitza independente moduan Alde Zaharrean?

Jatorriko etxebizitza dela eta exijitzen diren gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen dituela benetakotzen denean.

Egitura eraikinaren elementu komuna da?

Egitura-elementuak eraikinaren zati komunak dira eta haren mantentzeak dakartzan gastuak komunitateari dagozkio.

Nolakoak izan behar dute fatxadetako arotzeriek (leihoak, balkoi-ateak, begiratokiak), banaka ordezkatuz gero?

Arotzeria berriak fatxadaren jatorrizko material, piezakatze eta kolorekoak izango dira.

Noiz baimentzen da hasierako zura ez den beste material bateko arotzeriak ipintzea?

Fatxada guztian egiten direnean aldaketa unitarioak.

Begiratokiak ordeztu daitezke zura ez den beste material bat erabiliz?

Hormako gainerako arotzeria GUZTIAK ordezten direnean, eta, begiratokien diseinu, piezakatze eta elementu apaingarrien berregintza ziurra benetakotu ahal denean (SURBISAk espresuki adierazitako begiratokiak hortik kanpo geratzen dira).

Pertsiana mikroperforatuak itsu ala kalatutzat jotzen dira?

Itsutzat.

Merkataritzako lokal guztiek mugikortasun urriko pertsonei egokitutako komuna izan behar dute?

Ez, arautegi higieniko eta sanitatezkoaren arabera jende guztiarentzako komunak zabalik izan behar dituztenek baino ez.

Non ipin daitezke merkataritza lokalen errotuluak?

Hutsune arkitektonikoaren barruan eta horman nabarmendu gabe.