• Helduak-Mayores Renove Vivienda 2023 programak 150.000. euroko aurrekontu bat du, eta xedetzat du irisgarritasuna hobetzea obren bitartez edo lagungarri domotikoak ipiniz.
  • Deialdi hau Hiri Berroneratzearen Sailak eta SURBISAk 2023rako dauzkaten gainerako dirulaguntzen modalitateei gehitu behar zaie, beraz, eta, guztira, 6 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu bat egiten dute.
  • Hala nola, Línea Verda A+ programa, jabetza pribatuko eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako dena eta 363.000 euroko aurrekontu bat duena.
  • Horri, gainera, SURBISAren hiria berroneratzeko aurrekontua gehitu behar zaio, udal entitate horrek esku hartzen duen guneetarako dena, zeina datorren urtean 1.520.000 eurokoa izango baita.
  • Gainera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 4 milioi euro inguruko diru-ekarpena egingo dio SURBISAri, Next Funtsetatik, hiriko 670 etxebizitza energetikoki birgaitzeko.

Hiri Berroneratzearen Sailak badu, SURBISAren bidez, 2023ko dirulaguntzetarako deialdia: Helduak-Mayores Renove Vivienda 2023 programaren bidez bideratuko ditu, hiriko adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasuna hobetzea duela xede. Helduak-Mayores Renove Vivienda 2023 programak 150.000. euroko aurrekontu bat du, eta xedetzat du irisgarritasuna hobetzea obren bitartez edo lagungarri domotikoak ipiniz.

Hiri Berroneratzearen Sailarentzat eta Surbisarentzat, irisgarritasuna justiziazko kontu bat da, eta zeharkako lanerako ardatz bat gure eguneroko lanean. Gure DNAn daramagu. Uste dugu etxebizitzaren irisgarritasuna bizitzeko beharrizan bat dela, bizi kalitateari dagokiona, eta, gainera, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideek eskatzen duten legezko beharrizan bat ere badela, eta ezinbesteko neurri bat, inklusiorako eta gizarte-kohesiorako. Norberaren etxebizitzara sartzeko oztopoak daudenean, pertsonak etxean irten ezinik geratu ohi dira, edo behin betiko utzi behar izaten dituzte etxebizitza horiek. Horixe da, hain zuzen, eragotzi nahi duguna hau bezalako programak abian jarrita”, adierazi du Ivan Calderón Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotziak.

Deialdi hau Hiri Berroneratzearen Sailak eta SURBISAk 2023rako dauzkaten gainerako dirulaguntzen modalitateei gehitu behar zaie, beraz, eta, guztira, 6 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu bat egiten dute.

Hala, bada, Sailak, aurten ere, auzorik behartsuenen birgaitzea, jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna eta gizarte-kohesioa sustatu nahi ditu, eta eraikin bakanen inguruak eta multzoak ere hobetu nahi ditu, ondare eraikia segurua, irisgarria eta eraginkorra izan dadin eta kalitatezko etxebizitzak eskain ditzan.

Esate baterako, Hiri Berroneratzearen Sailak 363.000 euro izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten Funts Ezohikotik, jabetza pribatuko eraikinak eta etxebizitzak energetikoki birgaitzeko. Ekarpen honekin, dirulaguntzak eskainiko ditu “Lerro Berdea A+” Programa abian jartzeko.

Lerro Berde berriak pizgarri ekonomiko eta teknikoak emango dizkie eraikinen jabe-erkidegoei eta etxebizitzen jabeeienergia-hobekuntzako obra txikiak egin ditzaten eta euren eraikinen dokumentu teknikoak atera ditzaten (ziurtagiri nahiz auditoretza energetikoa). Era horretan, aholkua eta ezagutza baliatu ahal izango dituzte, birgaikuntza obrekin (hala egitea erabakitzen direnekin) energia-eraginkortasuna eta –aurrezpena hobetzeko zer ezaugarri, defizit eta aukera behar diren jakiteko.

Babesten diren jarduketak 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era egin beharko dira (hau da, eskaerak egiteko epea amaitzen den arte). Halere, eraikinetan obra txikiak eginez gero, obrak amaitzeko epea 2023ko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da. Laguntzak eskatu ahalko dira aurrekontu-kontsignazioa amaitu arte edo 2023ko azaroaren 15era arte.

Dirulaguntzen eskaerak eta haiekin batera aurkeztu beharreko agiriak honela aurkeztu ahal izango dira: posta elektroniko bidez, surbisaverde@surb.bilbao.eus; helbidean, edo aurrez aurre, SURBISAren bulegoetan, hitzordua eskatuta helbide elektroniko honetan: surbisarverde@surb.bilbao.eus, edo 944 159 955 telefonoan.

SURBISAK ESKU HARTZEN DUEN GUNEETARAKO LAGUNTZAK

Horrez gain, kontuan hartu behar dira Hiri Berroneratzearen Sailaren bidez Surbisak berak esku hartzen duen guneetarako kudeatzen dituen laguntzak. Aurrekontua, 1.520.000 eurokoa, zazpi laguntza-lerrotan banatuko da. Hona hemen zeintzuk:

  • 0 Linea, zuzeneko laguntza, birgaitze-obrak egin daitezen sustatzeko, obrak finantzatu beharra daukan edozein jaberentzat.
  • 1. Lerroa: egoera babesgabean dauden familiak laguntzea: urtean 25.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dauzkaten familientzat.
  • 2. Lerroa: obretarako laguntzak ematea segurtasunagatik: txarto zainduta dauden eraikinek pertsonentzako ekar ditzaketen arriskuak ezabatzeko edo gutxitzeko, eraikinen egitura eta eraikuntza sendotuz, eta etxebizitzen bizigarritasuna hobetuz, horrekin 39.000 eurora arteko diru-sarrerak dauzkaten familiei ekarriz onura.
  • 3. lerroa: irisgarritasuna hobetzeko eta igogailuak ipintzeko: adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik mugitzeko zailtasuna duten pertsonak beren auzoan edo etxebizitzan gera daitezen, erroturik eta giza harremanei eutsiz. 39.000 eurora arteko diru-sarrerak dituzte familiei ekarriko die onura.
  • 4. lerroa: proiektu estrategikoak, leku berezietan kokatuta dauden eraikin multzoetan edo eraikinetan esku har dadin sustatzearren, hala nola plazetan, edo ondarea oneratzearren energia eraginkortasunari edo hobekuntzari dagokionez; zuzeneko laguntza moduan emango dira, eraikinen, etxebizitzen eta lokalen jabe diren eta obrak sustatzen dituzten pertsona ugazaba guztientzat.
  • 5. Lerroa: beheko solairuetako lokalen irudia hobetzea: lokalen kanpoko irudia egokitzea eta berritzea da helburua, erabiltzen ari diren lokalak nahiz itxita daudenak.
  • 6. Lerroa: gizarte-kohesioa: bizi diren eraikinen birgaitze-obretako komunitate-gastuei aurre egiteko zailtasuna duten pertsonentzako eta familientzako laguntzak. Xedea da kolektibo baztertuenek egokitasunez bizitzeko modua izan dezatela eta diru baliabide gehiago dauzkaten pertsonekin batera bizi ahal izan daitezela, kanporatuak izan beharrik gabe erkidegoarentzako eta egoiliarrentzako interes orokorrekoak diren obrei ezin aurre egiteagatik.
  • 7. Lerroa: espazioen eraldaketa eta berrerabilpen berderako: jabetza pribatuko hiri-espazioetan eta higiezinetan ingurumena hobetzeko jarduketak egitea, abandonu edo utzikeria egoeratik lehengoratzeko, berrerabiltzeko eta eraldaketa “berderako”, erabilera pribatu partikularraz harago joateko helburuarekin.

2023ko oinarri arautzaileek dakartzaten berritasunez den bezainbatean, aipatu behar da gehitu egin direla 2., 3. eta 4. lerroetako laguntzen zenbatekoak, eta % 10 izatetik % 20 izatera igaro direla, eta lehengo 40.000 eta 45.000 euroko gehienezkoak, termiten prebentziorako eta tratamendurako ezarriak, % 50 gehitu direla, gehienez 15.000 euro.

SURBISAk gune hauetan esku hartzen du: Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Udal sozietateak, bestalde, laguntza tekniko, juridiko eta soziala ematen du, laguntzak izapidetzen ditu leihatila bakar moduan, eta badauzka hirigintza arloko eskumenak obretarako lizentzien, eraikinen araubidearen eta besteren gainean.

Gainera, programa hauek bat datoz osasunarekin eta ongizatearekin lotutako garapen jasangarriaren helburuekin, eta hiriak integratzaileagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta iraunkorragoak izatea bilatzen dute, Bilbao Balioen Hiria agirian jasotako balore propioak diren neurrian.

NEXT GENERATION FUNTSAK

Sailak eta SURBISAk 2023rako duten aurrekontua 6 milioi euro baino gehiagokoa da, eta, horietatik 4 milioi Next Generation funtsetatik datoz, zeintzuen xedea baita Euskadin etxebizitzen birgaikuntza energetikoa sustatzea, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren bitartez.

Laguntza horiek, hala, SURBISA udal sozietateak kudeatuko ditu. Eta Bilbon leihatila bakarrarekin egingo du hori. “Bilbon lau milioi euro inguruko diru-ekarpena jasoko dugu, 670 etxebizitza energetikoki birgaitzeko. Dirulaguntza horien bidez, trantsizio berdea, deskarbonizazioa, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien hedapena bultzatu nahi ditugu, eraikitako parkea birgaitzeko eta hobetzeko jarduketen bidez”, halaxe azaldu du Ivan Calderónek, Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi eta Surbisako presidenteak.

Udal sozietateak hiru programa kudeatuko ditu, eta bilbotarrak programa horietara bildu ahal izango dira: etxebizitzen hobekuntza energetikoaeraikinen hobekuntza energetikoa eta Eraikinaren Liburua egiteko eta/edo eraikinak birgaitzeko proiektu teknikoak idazteko dirulaguntzak.

HIRI BERRONERATZEAREN SAILA ETA SURBISA

Hiri Berroneratzearen Sailak hirian esku-hartze integrala gauzatzea sustatzen du; hau da, hiri-, gizarte- eta ingurumen-gaiei erantzuten dien esku-hartzea. Horrek esan nahi du ezen, hiria berroneratzeaz gain, beste gai batzuk ere lantzen dituela; hala nola, mugikortasuna, espazio publikoa, ekonomia suspertzea, gizarte-kohesioa, hezkuntza, kultura, enplegua eta abar.

Bestalde, SURBISA udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Udal-sozietateak esku hartzen duen eremuaren barruan daude Zazpikaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga eta Zazpilanda.

SURBISAk helburu bi ditu: alde batetik, ondare eraikia segurua, irisgarria eta efizientea izatea eta kalitatezko etxebizitzak eskaintzea, eta, bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. SURBISAren jardunaren helburua da bizi-kalitatea bermatzea, jarduera sustatzea, eta hirira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.

Bideoa