SURBISAren Programak

Proiektuak Uretamendi Auzoan

Deialdi honen xedea itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematea da, Betolaza auzoko, Uretamendi auzoko eta Circunvalación kaleko familia anitzeko bizitegi-eraikinek proiektu tekniko bat kontrata dezaten, irisgarritasuna eta birgaitze energetikoa sustatze aldera.

Laguntzak formalki eskatu aurretik, eta aurkeztutako dokumentazioa Oinarri arautzaileetara modu egokian doituta aurkeztu dadin, Uretamendiko Opengelarekin kontaktuan jarri beharko da. Opengelak adieraziko du nola eskatu behar diren eskaintza teknikoak, ondoriozko proiektuak dirulaguntzak lortzeko beharrezko xehatze eta betekizun guztiak jaso ditzan.
Aholkularitza eta laguntza eskaera oro uretamendiog@gmail.com posta elektronikoaren bidez edo 628 900 181 telefonora deituta bideratu daiteke.