• Etxebizitzaren Renove 2022 Plana, zeinarentzat 975.000 euro izendatu baitziren, laguntza ekonomikoen ezohiko programa bat da; SURBISAk kudeatzen du, eta enplegua eta ekonomia aktibatzea eta gizarte-kohesioa lortzea ditu helburu.
  • Edizio honetan, programa 800.000 euroko aurrekontu batekin hasi zen, eta beste 175.000 euro gehitu zitzaizkion, eskabide kopuru handi samar bati erantzuteko; 800.000 euro horietatik, 75.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten ezohiko funtsetik datoz.
  • Laguntzak hainbat lerroren bidez banatu dira, dela etxebizitzak berritzeko obrak egiteko laguntzetarako lerroaren bidez, dela 60 urte baino gehiago pertsonendako edo desgaitasunen bat duten pertsonendako irisgarritasuneko hobekuntzak egiteko lerroaren bidez.
  • Emandako laguntza horien bidez, eskatutako obraren zenbatekoaren % 95 babestu izan da, batez beste.

 

Hiri berroneratzearen Sailak 5 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Bilbon etxebizitzak berritzeko obrak egiteko, birgaitze-obra txikiak egiteko laguntzetarako Renove Planaren bidez. Dirulaguntzetarako ezohiko programa hau Surbisak kudeatzen du; aurten, uriko bizilagunen 870 eskabide baino gehiago izan ditu.

Etxebizitzaren Renove 2022 Plana, zeinarentzat 975.000 euro izendatu baitziren, laguntza ekonomikoen ezohiko programa bat da; SURBISAk kudeatzen du, eta enplegua eta ekonomia aktibatzea eta gizarte-kohesioa lortzea ditu helburu. Edizio honetan, programa 800.000 euroko aurrekontu batekin hasi zen, eta beste 175.000 euro gehitu zitzaizkion, eskabide kopuru handi samar bati erantzuteko; 800.000 euro horietatik, 75.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten ezohiko funtsetik datoz.

“Eskabideak hainbat laguntza-lerroren bidez izapidetu dira: etxebizitzak berritzeko lanak egiteko Renove Plana, zeinarentzat 597.093 euro izendatu baitziren; Egokitu Plana, zeinarentzat 302.000 euro izendatu baitziren, 60 urte baino gehiagoko pertsonendako edo desgaitasunen bat duten pertsonendako, irisgarritasunaren arloko hobekuntzak egiteko; eta Foru Aldundiaren Herriak Egiten Programa, zeinarentzat 75.000 euro izendatu baitziren, transformazioko proiektuak egikaritzeko, pertsona edo kolektibo zaurgarrien egoera hobetzeko inbertsioak dakartzaten proiektu transformatzaileak egitearren“. Hala azaldu du Iván Calderón Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotziak.

Programa honek, edizio honetan, uriko bizilagunen 873 eskabide izan ditu, eta horietatik 34 ezetsi dira. Guztien artean, ordea, 524 Renove Planekoak izan dira, 292 Egokitu Planekoak, eta 57 Herriak Egiten programakoak.

Programen xedea bikoitza izan da. Alde batetik, gizarte-kohesioa sustatzea, jabeak diren pertsonei dirulaguntzak emanez beren etxebizitzen barruan obrak egin ditzaten, kalitatea eta erosotasuna areagotzeko eta energia eraginkortasunerako neurriak ezarriz joateko, eta halaber pertsona edo kolektibo zaurgarrien zainketarako neurriak ezartzen joateko, edadetuen edo desgaitasunen bat dutenen irisgarritasuna hobetuz.

Eta, beste alde batetik, eraberritzeen eta obren sektoreko enpresen, gremioen eta profesionalen ekonomia-jarduera sustatzea, sektore horretako enpleguari eustearren edo lanpostu berriak sortzearren, ahalik eta arinen, deslokalizazioa saihestuz, eta, aldi berean, materialen eta instalazioen industria-jarduera bultzatuz.

AUZO GUZTIETAN

2021ean bezala, laguntzak uriko auzo guztietara iritsi dira. Eta iaz bezala, espediente gehien Santutxu auzorako izapidetu dira, eta ondoren Indautxurako, Deustuko San Pedrorako, Txurdinagarako, San Ignaziorako eta Abandorako.

Hala ere, batez besteko inbertsioarekin bezala, beste auzo batzuek jaso dute batez besteko laguntza handiagoa espediente bakoitzeko, zeren eta espediente gutxiago izapidetu bada ere haietarako, zenbateko handiagoko espedienteak izan baitira. Hala, Basurtu, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Frantzisko, Larraskitu edo Iralabarri auzoetan, egindako obra bakoitzeko 1.181,30 euro baino gehiago jaso dituzte batez beste.

Era berean, eskaera gehienek obra mota bat baino gehiago biltzen dituzte. Renove Planari dagokionez, laguntzak, gehienbat, irisgarritasunerako, bainugelak berritzeko eta etxebizitzen amaiera-lanak eta kanpoko zureriaren lanak egiteko eskatu dira. Egokitu Planak eta Helduak Porgramak, haien izaera dela eta, bainugelen irisgarritasun eta berritze lanak babestu izan dituzte, edadetuek edo desgaitasunen bat dutenek aisago erabil ditzaten.

Hirugarren urtea da ilaran SURBISAk programa honen bidez hiri osora hedatzen duela bere jarduera, esku hartzeko ohiko eremuez harago, eta lortu duela bere lana herritarrengandik hurbilago egotea eta haiendako ezagunago izatea eta harreman handiagoa izatea haiekin.

Gainera, programa hauek bat datoz osasunarekin eta ongizatearekin lotutako garapen jasangarriaren helburuekin, eta hiriak integratzaileagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta iraunkorragoak izatea bilatzen dute, Bilbao Balioen Hiria agirian jasotako balore propioak diren neurrian.

HIRI BERRONERATZEAREN SAILA ETA SURBISA

Hiri Berroneratzearen Sailak esku-hartze integrala sustatzen du urian, hau da, hiri-, gizarte- eta ingurumen-gaiei erantzuten die. Horrek esan nahi du uria berroneratzeaz gain, beste gai batzuk ere lantzen dituela; hala nola, mugikortasuna, espazio publikoa, ekonomia suspertzea, gizarte-kohesioa, hezkuntza, kultura, enplegua eta abar.

Bestalde, SURBISA udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Udal-sozietateak esku hartzen duen eremuaren barruan daude Zazpikaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu: alde batetik, ondare eraikia segurua, irisgarria eta efizientea izatea eta kalitatezko etxebizitzak eskaintzea, eta, bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. Surbisaren jardunaren helburua da bizi-kalitatea bermatzea, jarduera sustatzea, eta urira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.

Audioa