1. Trataeraren Erantzulearen identifikazioa
BILBOKO BERREGOKIPENERAKO HIRIGINTZA ELKARTEA- SOCIEDAD URBANISTICA DE REHABILITACION DE BILBAO SA. da ERABILTZAILEAren datu pertsonalen tratamenduaren ERANTZULEA eta jakinarazten dio datu hauek apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DPBEDB) xedatutakoarekin bat eginez tratatuak izango direla.
Erantzulearekin kontaktuan jar zaitezke datuak@surb.bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez edo Datuen Babeserako Ordezkariari idatzita: dpo@datcon-norte.com
Erreklamazioak egiteko erabilitako bizitokiak bat etorri behar du Titularraren bizitoki gisa adierazitakoarekin.
2. Trataeren xedea
• a) Interesdunak Erantzuleari helarazitako galderei erantzutea.
Gordeta izango direneko epea: Interesatuak planteatutako gaia konpondu arte gordeta egongo dira datuak. Ondoren, behar izanez gero, informazioa blokeatuta egongo da legez ezarritako epeetan.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren baimena eta Erantzulearen Interes Legitimoa.
3. Zure datuen hartzaileak
Erantzuleak hirugarrenekin kontratua egiten du zerbitzuak eman ahal izateko egin beharreko trataerak egin ditzaten. Zehazki esanda, Erantzuleak honako zerbitzu hornitzaile hauekin ditu akordioak sinatuta:
• Microsoft Corporation, posta elektronikoko hornitzaile gisa Privacy Shield akordioak babestuta. Informazio gehiago, hemen: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt0000000KzNaAAK&stat us=Active
• BILBAOTIK. web ostatuaren hornitzaile gisa.
Erakunde horiei izan ezik, beste inori ez zaizkio datuak emango. Dena delakoagatik hirugarrenei datu horiek jakinarazi beharko balitzaizkio, aurretik, eta hala badagokio, zuri jakinarazi eta baimena eskatuko zaizu, eta jakinarazpenaren zertarakoa eta datu hartzaileen identitatea zehaztuko dira.
Hori ez da beharrezkoa izango baldin eta legezko errekerimenduz datu horiek hirugarren bati eman beharko balitzaizkio.
4. Eskubideak
Datuak ematen dizkiguten pertsonek eskubide hauek dituzte datuei dagokienez:
• Sarbidea – Erakunde honek tratatutako datu pertsonalak kontsultatu ahalko ditu
• Zuzenketa – Zure datu pertsonalak zuzenak ez direnean aldatzeko aukera izango du
• Kentzea – Bere datu pertsonalak kentzeko eskatu ahalko du
• Aurka egitea – Bere datu pertsonaletakoren bat tratatua izan ez dadin eskatu ahalko du
• Tratamendua mugatzea – Egoera jakin batzuetan, bere datu pertsonalen trataerari mugak jartzeko eskatu ahal izango du
• Eramangarritasuna – Berak eman dizkigun datuak edo gure kontratu-harremanean lortu ditugunak jaso ahalko ditu, bai eta beste Erakunde batera transmititu ere.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie eskubidea dutela edozein momentutan baimena atzera botatzeko, eta horrek ez dio tratamenduaren zilegitasunari eragingo, horiek kendu aurretik baimena emanda baitago.
Era berean, interesdunei jakinarazten zaie erreklamazioa egin ahalko dutela Datuen Babes gaietan eskumena duen Kontrol Agintaritzan, bereziki euren eskubideak egikaritzean asebetetzea lortu ez dutenean.
Eskubide horiek egikaritzeko, email bat bidali ahalko da datuak@surb.bilbao.eus helbidera, argi jarrita zein den egikaritu nahi den eskubidea eta norbere identifikazioa egiaztatuz. Gainera, posta arruntez ere bidali ahalko da gutuna Pribatutasun Politika honen 1.go puntuan Erantzule gisa agertzen denaren sozietate-helbidera.
Horrez gain, jakinarazi nahi dizugu badagoela aukera Kontrol Agintaritza eskudunari erreklamazioa aurkezteko; kasu honetan, datuak Babesteko Euskal Agintaritzan: https://www.avpd.eus/
5. Segurtasun neurriak
Erantzuleak bermatu egiten dio erabiltzaileari datuen tratamendua egitean datuen babeserako dauden eta aurretik aipatu ditugun araudi eta legeak betetze direla, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta DPBEDB xedatutako guztia betetzen dela, eta bere datuak modu zilegian, leialean eta gardentasunez tratatuak direla interesdunarekiko harremanarekin, eta egokiak, dagozkionak eta mugatuak direla datuak zertarako tratatzen diren kontuan hartuta.
6. Datuen Jatorria eta Benetakotasuna
Jasotako datu guztiak interesatuak emandakoak dira. Erabiltzaileak, Pribatutasun Politika hau onartuta, emandako datuak benetakoak eta zehatzak direla eta berauen titular legitimoa dela bermatzeko konpromisoa hartzen du.
Zentzu honetan, Erabiltzailea izango da aurrean aurreikusitakoa ez betetzearen erantzule bakarra, eta tratamenduaren Erantzulea salbuetsita geratzen da aurretik Erabiltzaileak jakinarazi ez dizkion datu horiei dagokionez sor daitekeen edozein erantzukizunetatik.