Bilbok ibilbide arrakastatsua eta aitortua du hiri-birgaikuntza gaietan. Azken hamarkadetan zehar, hiriak eredu propioa eraiki du, hainbat arlotan oinarrituta: bertako parke eraikiaren esku-hartze mailakatua, auzoen hobekuntza eta herritar eta auzo-elkarteengandik hurbileko akonpainamendua; hori guztia babesteko, Bilboko Udalak borondate politikoa erakutsi du, SURBISA eta halako baliabide egonkorrak lanean aritu dira, etengabeko inbertsio publiko garrantzitsua egin da, gaitasun tekniko egiaztatua erabili da eta kudeaketa kultura aberatsa sortu da. Ondorioz, jarraitasunez, kaudimenez eta ikus daitezkeen emaitzak lortuz esku-hartu ahal izan da, beste erakunde batzuekin batera, bereziki, Eusko Jaurlaritzarekin batera.
Bilbok erakutsi du badakiela birgaitzen, badituela erreminta eraginkorrak eta gai dela baliabide publiko eta pribatuak mobilizatzeko, zertarako-eta bertako hiri-ehunduraren bizigarritasun baldintzak, iriste erraztasuna eta kontserbazio maila hobetzeko.
