Opengela

Zer da Opengela bat?

Opengelak auzoetan dauden arreta-bulegoak dira.
Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu.
Bulego horiek laguntza eskaintzen diete bizilagunei eraikinak birgaitzeko prozesu osoan.
Opengelak leihatila bakar gisa funtzionatzen dute.
Horietan, behar diren izapide guztiak argi, erraz eta leku berean egin daitezke.
Opengela bat dagoen auzoetan bizi diren pertsonek SURBISAk eskaintzen dituen zerbitzu berberak dituzte, baina etxetik gertuago.

ZURBARAN-ARABELLA-KO OPENGELA (URIBARRI)

Kokapena

Helbidea:
Zurbaranbarri Auzoa 23

Telefonoa:  682 472 033

Posta elektronikoa: surbisa@surb.bilbao.eus

Ordutegia

• Astelehenak, Asteazkenak eta Ostiralak 8:00-15:00
• Astearteak eta Ostegunak 9:30-14:00 eta 15:30-18:00