• Hasiera batean SURBISAren jarduera Alde Zaharrera mugatu bazen ere eta 2005etik aurrera udal-sozietatea hiriko eremu gehiagotan jarduten hasi bazen ere, Udalbatzak baimena eman ahala.
  • Urte hauetan zehar, Bilboko eraikinen % 22 birgaitzea sustatu du, eta, horretarako, birgaitze pribatuko jarduketak sustatu ditu, guztira ia 318 milioi eurokoak.
  • SURBISAk eraikinak, etxebizitzak eta merkataritza-lokalak birgaitzeko 88 milioi euro inguruko laguntza eman du, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoen zein laguntza propioen bidez.
  • Hiriko barruti gehienetako 58.000 pertsonak baino gehiagok jaso dituzte eraikinak birgaitzeko laguntzak eta arreta.

1985eko urtarrilean sortu zenetik, Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkarteak (SURBISA) birgaitze pribatuko hainbat jarduketa sustatu ditu, guztira ia 318 milioi eurokoak. Zenbateko horretatik, 87.808.000 € inguru laguntza ekonomikoetatik datoz, zeinetatik 54 milioi euro funts propioetatik datoz, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzetatik. Hala, laguntza horiek guztiak SURBISAren bidez kudeatzen dira, leihatila bakar gisa.

SURBISAren jatorrizko helburua Zazpi Kaleak birgaitzea izan zen, 1983an Bizkaiko hiriburuan izandako uholdeek kalte handiak eragin baitzituen auzoanHurrengo urteetan, ordea, beste eremu batzuetara ere hedatu zen udal-sozietatearen jarduketa-eremua: 1994an, Bilbo Zaharrera zabaldu zen, eta, 2002an, Trenbideko Langileen auzora.

2005ean, SURBISA uriko beste gune batzuetan ere hasi zen, Udalbatzarrak baimena eman ahala. Baimen horien ondotik, SURBISAk beste hainbat lekutan esku hartu du, hala nola Artatzu Bekoan (2005), Otxarkoagan (2008), Zorrotzaurren (2009), Gurutze auzoan eta Salazar Jeneralaren eraikin multzoan (2010), Olabeagan (2013), Iralan (2015), Zazpilandan (2016), eta Uretamendin eta Uribarrin (2023).

40 urte hauetan, Surbisaren helburua hirigintzako arazoak eta egoera sozioekonomiko kaltebera dituzten auzo eta eremuen birgaitze integrala izan da, eta erreferentzia bihurtu da eraikin, etxebizitza eta lokaletan obra pribatuen sustatzaile eta babesle gisa, haietan bizigarritasuna, irisgarritasuna eta energia-efizientzia bultzatuz nagusiki”, gogorarazi du Jon Bilbao SURBISAko presidente eta Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkariak.

BILBOKO ERAIKINEN % 22 BIRGAITZEA

SURBISAk Bilboko zenbait eremuren birgaitzea kudeatu du, Udalbatzak aginduta, eta, guztira, Bilboko eraikinen % 22 birgaitzea sustatu du. 2.552 eraikin, 18.051 etxebizitza eta 58.697 egoiliarri eman die zerbitzua, hiriko barruti gehienetan.

SURBISAk ia 318 milioi euroko finantziazioan lagundu du eraikin, etxebizitza eta merkataritza-lokalen birgaitze pribatuetan, eta 87,8 milioi euroko laguntzak kudeatu ditu horretarako.

HIRI-BIRGAIKUNTZA ERAGINKOR ETA SOZIALKI KOHESIONATUAREN EREDUA

Urte hauetan, SURBISAeraikinen birgaitze integrala bultzatu du batez ere, eta zaharberritzeko berariazko programak sustatu ditu, baita sukaldeen eta bainugelen oinarrizko baldintzak hobetzeko programa ere. SURBISAk sustatzen duen birgaitze-ereduan energia-efizientziako neurriak ere sartzen dira, eta irisgarritasuna bermatzeko neurriak eta igogailuak ipintzea ere bideratzen du. Gainera, merkataritzako lokalak hobetzea ere sustatu du, bere eskumeneko hiri-inguruneak suspertuz.

SURBISAk beti gauzatu du bere jarduera gertutasunez, eta gizarte-ekintzarako bere bidea izan da zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea lehenik. Horregatik, SURBISAren funtsezko helburu da mundu guztiak aukera izan dezan bizitegi-eraikinak birgaitzeko beharrezkoak diren obrak egiteko eta etxea konfort-maila egokian jartzeko, eta inor ez dadin egon behartuta bere etxea uztera obrei aurre egiteko laguntza edo baliabide nahikorik ez duelako.

ESKU HARTZEKO MOLDEAK: LEIHATILA BAKARRA

SURBISAEusko Jaurlaritzak eta Udalak lehentasunezko deklaratu dituzten birgaitze eremuetan esku hartu du. Deklarazio hori eraikinen adinagatik birgaitzeko beharra dagoelako izaten da, bai eta biztanleriaren eta jarduera ekonomikoaren inguruabar sozioekonomikoengatik ere.

2019az geroztikSURBISA Hiri Berroneratzearen Sailaren barruan dago, eta bere jarduketa-eremua hiri osoko hiri- eta eraikuntza-birgaikuntzetara zabaldu da. Hala, egin dituen ekintzetako batzuk dira, besteak beste, Renove Etxebizitza Plana, Helduak-Mayores Etxebizitza Planak eta Ildo Berdea. Egungo agintaldiarekin, 2023anirisgarritasuna sustatzeko eta hiriko bizitegi-eraikin pribatuen egitura finkatzeko neurriak hartu ditu. Esku-hartze horiekin, helburu hauek ezarri ditu: irisgarritasun unibertsaleko baldintzak betetzen ez dituzten edo igogailurik ez duten eraikin ugarietan (% 47) igogailua jartzeaenergia-kontsumoak eta CO2 emisioak murriztea, eta Bilboko adinekoen etxebizitzetan bizigarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea.

Gainera, inbertsio publikoari dagokionez, eragin handia duten ekimenei ekin die, hala nola hiri-espazioa berroneratzeko jarduketak eta monumentu-balioa duten eraikin publikoak zaharberritzeko obrak, zeinak komunitate-ekipamenduko erabilerarako egokitu baitira. Aipagarriak dira birgaitze-lanak Plaza Berrian, Yohn jauregian, Atxuriko Gizakundearen Komentuan eta Mesedeen auzoko Bilborock aretoan, eta urbanizazio-lanak Solokoetxeko eskaileretan, Atxurin, Harrobi plazan, eta Bilbo Zaharra kalean eta auzo horretako plazetan.

Horrekin guztiarekin batera, SURBISAk bi tresna izan ditu eta oraindik ere erabiltzen ditu: batetik, etxebizitzak birgaitzea sustatzea, eta, bestetik, lehentasunezko birgaitze-eremuetako jarduera ekonomikoa biziberritzea. Horretarako, akordioak lortu ditu, laguntza teknikoa, juridikoa eta soziala eman du, eta leihatila bakar gisa izapidetzen diren Eusko Jaurlaritzaren eta udalen laguntza ekonomikoak eman ditu.

Leihatila bakarraren eginkizun horren adierazle nagusia bizitegien birgaitze energetikorako Next Generation Europako funtsen kudeaketa izan da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du SURBISArekin, 20 milioi euro izapidetu eta ordaintzeko Bilbon energia-efizientziako obrak egiten dituzten jabeen erkidegoentzako eta etxebizitzen jabeentzako laguntzetan, 2022tik 2026ra.

ETORKIZUNEKO ESKU-HARTZEAK: BILBOKO AUZOETAN KALTEBERATASUNA BALORATZEKO TRESNA

2009 eta 2011 bitartean SURBISA bere jarduketa-eremua zabaltzen hasi zenean, Bilboko hiri-birgaikuntzan jarraitu beharreko estrategia zehazteko, azterlan bat egin zen hirian birgaitze-premiak zituzten eremuen eta eraikin multzoen kokapenaren inguruan. Horretarako, 50 urtetik gorako eremuetako edo eraikin multzoetako eraikinak aztertu eta hautatu ziren; beraz, azterlanaren muga kronologikoa 1960. urtea izan zen.

Esku hartzeko 70 eremu posible aurkitu ziren, eta irizpide teknikoetan eta adierazle sozioekonomikoetan oinarritutako lehentasuna ezarri zen, Surbisa hobetsitako eremuetara zabaltzeko estrategia definitzeko.

2025ean, eguneratu egin da SURBISAk detektatu dituen eta oraindik kudeatzen ez dituen eremuen kalteberatasuna baloratzeko azterketa. Birgaitzeko beharra duten 16 eremu aztertu dira; guztira, 653 eraikin. Horretarako, hainbat parametro aztertu dira, eta, azterlan horiekin, esku-hartzeen estrategia zehaztu eta ezarri da; azken batean, hiria birgaitzeko eta berroneratzeko lanak behar dituzten eremu guztietara iristeko egin beharreko urratsak zehaztu eta ezarri dira.